BILDUMA HIZTEGIA

masculinidad hegemónica (es)

Alorra: GENEROA ETA SEXUA



Gizon izateko eredu soziala, oro har gizartean gailentzen diren gizon izateko moduen nagusitasuna eta emakumeen menderakuntza bermatzen duena, patriarkatua legitimatuz. [Oharra: Definizio honetan, aintzat hartu da  gaur egun baliozkotzat jotzen den sexu-/genero-sistema bitarra, zeinaren arabera pertsonak emakumezko edo gizonezko soilik izan baitaitezke eta zeinak hierarkia bat ezartzen baitu bi generoen artean.]
Gizon izateko eredu hori aldatu egiten da gune sozialaren eta une historikoaren arabera, baina badira guztietan errepikatzen diren elementu batzuk, hala nola arrakasta soziala eta askotariko pribilegioak metatzea; esate batera, inolako zalantza edo eztabaidarik gabe sozialki onartua izatea. Horretarako, ordea, gizonek beharrezkoa dute ez soilik emakumeekiko botere-posizio argia, baita gizonen arteko kontrol-neurriak ere.
Azken hamarkadetan, analisi eta praktika feministek lekuan lekuko eta unean uneko maskulinitate-eredu hegemonikoak azaleratu eta zalantzan jarri dituzte, eta eredu horiek desegonkortzearen garrantzia azpimarratu dute. Hortik abiatuz, maskulinitate hegemonikoak zalantzan jartzeko eta deseraikitzeko prozesu kolektibo batzuk abiatu dira gizartearen sektore batzuetan.


Hiztegi-unitateak